Azaroak 3, 4 eta 5
ONLINE
Hezkidetza eta Pedagogia Feministen Kongresua, bizitza hezkuntzaren erdigunean jartzeko prozesuari ekarpena egin nahi dion topagunea eta eraikuntza kolektiborako gunea izan nahi du. Pertsona guztien bizitzak balioan jarri, era guztietako estereotipo, aurreiritzi eta rolak alde batera utzita, eta ikuspegi intersekzionaletik, pertsona zaurgarrienen beharrak eta interesak bereziki kontuan hartuz, eta proposamen eta mundu-ikuskera anitzak modu horizontalean balorean jarriz. Beraz kongresua, desikasi eta ikasteko tokia da, esperientziak, gogoetak eta galdera berriak trukatuz, hezkuntza-tresna pertsonal eta kolektiboak partekatuz, hezkidetzan eta pedagogia feministetan oinarritutako zaintzatik eta begiratzeko eta egiteko moduetatik abiatuta.